Martxoaren 11 eta 12 ospatu da Peguerinos-eko basoetan (Navacerrada-Madrid) 20. Martin Kronlund orientazio lasterketa. Topagune hau Espainiako garrantzitsuenetakoa izaten da. Partaidetza handi baten artean (Lasterketa honek 1200korrikalari inguru bildu zituen) 27 euskal kirolari bildu ziren emaitza onak lortuz. Aipatzekoa izan zen atzerritar partaidetza ugaria:Frantzia, Suedia, Finlandia, Noruega eta Estoniatik etorritako orientalariak, kirol honetan espezialistak direnak. Laisterketa eremua oso polita izan zen: Pinu gorrizko basoak, harrizko zehaztasun ugariak, ibaiak, zelaiak eta abar, orientaziorako oso proba teknikoa gertatuz. Elite mailan, munduko txapelduna den Thierry Gueorgiou Frantziarra izan zen garaile. Euskal orientalarien emaitzak berriz, ondoko hauek:
HE
26. Ionut Zinca (COA)
67. Urtzi Iglesias (COBI)
72. Roberto Pascual (CDN)
89. Zigor Garcia (COBI)
DE
14. Dorota Kosinska (COBI)
29. Noemí De La Fuente (COBI)
H35
9. Fernando Checa (COA)
18. Josu Arana (COA)
19. Juanan Alguacil (IMOS)
21. Daniel Simon (COA)
H21
4. Eric Collon (CDN)
10. Ignacio Gonzalez (COA)
11. Sabin Ormaza (COBI)
47. Iker Etxeberria (COBI)
50. Javier Lopez (CDN)
H21B
30. Raul Santisteban (COBI)
H16
9. Asier Simon (COA)
H40
26. Alberto Bóveda (COBI)
H45
19. Hector Burgoa (COBI)
28. Joseba Bolaños (COBI)
35. Jose A. Fabo (COBI)
D21
18. Evelyn Schulze (COBI)
D21B
4. Virginia Mañeru (CDN)
6. Begoña Perez (COA)
13. Susana Torrabadella (CDN)
D35B
4. Silvia Minchero (IMOS)
Emaitza osoak: www.fedo.org
Basoan ikusi arte! Josu Arana.